Arkitektura baino gehiago
Eraikitako ondare kulturalaren inguruan sortu den zalaparta dela eta, Gipuzkoako Ondarearen Batzordeak antolatuta hainbat mahai inguru egingo dituzte apirilean eta maiatzean.
Hedabideetan sarri hausnarketa sakonek ez dutela lekurik edukitzen uste du Dominguezek, eta apirilaren 6an 18:30ean Zubieta liburu dendan egingo duten eztabaida publikoan gehiago sakondu nahi du; eraikitako hirigintzaren ondare publikoaren legearen eta hirigintzako instrumentuen inguruan hitz egingo dute bertan. “Askotan, legeak Donostian zenbat etxe babesten dituen eta etxe horiek zeintzuk diren soilik hartzen dugu kontuan, eta uste dut badagoela hori baino askoz interesgarriagoa den eztabaida bat”. Eraikitako zein ondare babestu eta zein ez erabakitzeko eskumena nork duen eta nork eduki beharko lukeen eztabaidatu nahi du Gipuzkoako Ondarearen Batzordeko zuzendariak. “Zenbat eta zeintzuk dauden jakitea baino garrantzitsuagoa da zergatik dauden jakitea; hiriak eraikin horiek zergatik babestu behar dituen ulertzea; eta babes hori nolako izan beharko litzatekeen erabakitzea»”. Uste du horrelako gauzen inguruan gutxi eztabaidatzen dela. Bestalde, aitortzen du orain arte arkitektoak modu oso estatikoan mugitu izan direla, eta uste du erakin bat eraisteak edo moldatzeak zuzenean herritarrengan eragina badu, ezinbestekoa dela hauek entzutea.
Espazio publikoak
Gipuzkoako Ondarearen Batzordeak antolatutako azken eztabaida publikoa maiatzaren 4an 18:30etan egingo dute Zubieta liburutegian. Bertan, Trinitate plaza, Tenisaren plaza eta Arroka frontoia izango dituzte hizpide. Jardunaldi honetan espazio publikoen eraldatzearen inguruan hitz egin nahi dute:?”Nola eraldatu daiteke plaza bat egungo arauak bete ditzan?” galdetu du Dominguezek. Izan ere, arauak aldatu egiten dira, eta lehen kontuan hartzen ez ziren hainbat baldintza bete behar dituzte orain, kasurako, irisgarritasunarena.
Herritarrek plazak edo frontoiak bezalako espazioak «bere» egiten dituela uste du Dominguezek eta uste du horregatik sortzen direla erresistentziak eraladaketen aurrean: “Hala ere, uste dut sarri aurreiritzi asko egoten direla guneak eraldatzeko orduan, eta gauzak aldatzea eta eraistea ere zilegi da”. Aurreiritzi horiei aurre egiteko eztabaida eta ezagutza ezinbestekoak direla uste du.
Izan ere, Dominguezek azpimarratu du herritarrek beti eduki beharko luketela zeresana: “Esterako, Madrilen gertatzen ari den bezala dena botatzen ari badira etxebizitzak eraikitzeko, herritarrek gainean egon behar dute hori oztopatzeko”. Dena den, gizartea batzuetan soilik «zirimiri» batengatik mugitzen dela uste du,?eta berak nahiago du “zaparraden” aurrean erreakzionatu.
“Batzuetan errazagoa izaten da dena bota eta berriz egitea, baina ez dut esan nahi hori denik bidea. Sarri gauzak bota ondoren ohartzen dira zuen balioaz», azaldu du.
Uste du eraikitako ondare kulturala konstituzioko bi artikuluren artean “dantzan” dagoela: jabetza pribaturako eskubidea eta erakundeek ondare kulturala babesteko duten eskubidea. Horregatik da hain konplikatua Dominguezen ustez. Hala ere, etxe gehiago babestea posible litzatekeela uste du.
“Eraikinak babesteko modua oso subjektiboa da, arkitekto batzuk baserriak babestuko lituzkete eta beste batzuek aldiz, eraikin modernoak”, azaldu du. Konponbiderik ez duen arazo bat dela uste du, eta horregatik azaldu du beharrezkoa dela ondare kulturala babesteko neurriak marko zabalago batean kokatzea: “Beharrezkoa da eraikitako ondarea ikuspuntu ugaritatik aztertzea bestela horrelakoak gertatzen dira;?arkitekto batek bere lana egiten du ahalik eta ondoen, baina berak egindako eraikinak hainbat kalte dakartza beste ikuspuntu batetik begiratzen bada. Orduan talka sortzen da”.
Dominguezek uste du Euskal Herriak bizi izan duen identitate gatazkak zerikusi zuzena duela ondare kulturalekin sortzen den polemikan. “Gure herriak eduki dituen indarkeria eta identitate borroka guztiekin ondare kulturala ere gatazka bihurtu da”.
Dena den, uste du ondare kulturalak aurrera egiteko aukera ere eskaini dezakeela eta, horretarako, beharrezkoa dela zerbait estatikoa bezala ez ulertzea.
Hiriko ondare kulturalaren eztabaida gori gorian dago azken hilabeteetan: Mirakruz 19 eraikina, Uliako lore baratzak, Arrokako frontoia. Plan urbanistikoen aurka mobilizatu dira hainbat bizilagun. Baina nork erabakitzen du zer bota eta zer eraiki? Zeren arabera erabakitzen da?
Eztabaida publikoari arkitektura ezagutzan ekarpenak egiteko helburuarekin, Euskal Herriko Arkitekto Elkargo Ofizialeko Gipuzkoako Ondarearen Batzordeak hainbat mahai inguru antolatu ditu; martxoan, apirilean eta maiatzean. Bertan, eraikitako ondare kulturalaren inguruan hitz egingo dute.
Mario Dominguez, Gipuzkoako Ondarearen batzordeko zuzendariak azaldu du euren egitekoa dela arkitektura ezagutzak herritarrengana hurbiltzea, eta horretan lanean dihardutela azken bi urteetan. Hainbat jarduera aipatu ditu Dominguezek: “Artzain Onaren elizara hainbat bisita gidatu antolatu ditugu; Luzuriaga eraikina babesteko eskatzen zuen herri mugimenduarekin bildu gara; Arte Ederretako eraikinaren inguruan ere ibili ginen; iaz arkitektura modernoaren inguruko kongresua antolatu genuen Donostian; eta Herri Ametsa ikastolan egitasmo pilotu bat ere abiatu genuen”. Gipuzkoako Ondarearen Batzordeko zuzendariak azaldu du Herri Ametsako egitasmoaren bitartez, hainbat gaztek euren eskolako beharrak identifikatu zituztela: “Eskolan gaizki zer zegoen edo zer falta zen identifikatu zuen haur talde batek arkitekto baten tutoretzapean”.
Dominguezek uste du ezagutzaren zabalpenik gabe ez duela zentzurik ondare kulturalaren gainerako eztabaidak: “Baloratu ahal izateko, ezagutu egin behar duzu, eta horretarako zabalpena ezinbestekoa da”.
Eztabaida publikoa
Donostia eztabaidatzeko prest dagoen hiria dela uste du Dominguezek, hori dela eta, azaldu du aspalditik zutela halako jardunaldi batzuk antolatzeko gogoa:?”Udalak plan urbanistiko batzuk sustatu nahi ditu, eta orduan bizilagunek erreakzionatu egiten dute”. Uste du normala dela hori gertatzea eta hiria bizirik dagoela erakusten duela dio.
Polemikoak izan daitezkeen plan urbanistikoen inguruko eztabaidak sortzen direnean, plana diseinatu duen arkitektoaren ahotsa gutxitan entzuten dela uste du: “Normalean erakundeak eta bizilagunak entzuten ditugu, baina gutxitan eskatzen zaio proiektua garatu duen arkitektoari bere iritzia emateko”.
Ondarearen batzordeak antolatutako jardunaldiek hainbat gai izan dituzte eta izango dituzte hizpide: Uliako mintegia; eraikitako hirigintzako ondarea babesteko legea eta hirigintzako instrumentuak; eta Trinitate plaza, Tenisaren plaza eta Arroka frontoia. Jardunaldi hauekin ezagutza eta eztabaida sustatu nahi dituzte, baina Dominguezek azaldu du, ez dutela inolaz ere polemikarik piztu nahi: “Iruditzen zaigu halako egoeretan, sarri, dena zuria ala beltza ikusten dela, eta guk erdian dagoen hori erakutsi nahi dugu, eztabaidaren bitartez”. Azaldu du Mirakruz 19 eraikinaren kasuan berandu iritsi direla, baina hirian dauden beste gai polemikoei heldu nahi dietela, “modu konstruktiboan eztabaidatu eta denak irabazten irteteko”.
Orain arte Uliako mintegien inguruko eztabaida soilik egin dute. Martxoaren 9an elkartu ziren hainbat lagun Zubieta liburu dendan: tartean, Uliako mintegietako hirigintza proiektua baztertzeko eskatu duen arkitekto talde bat; bizilagunak; bertara bizitzera doazen zenbait pertsona; eta udalaren proposamena diseinatu duen arkitektoa.
Eztabaidak iraun bitartean tentsio handiagoko uneak egon baziren ere, oro har, jendea gustura geratu zela uste du Dominguezek. “Proiektua diseinatu zuen arkitektoak orain arte inork ikusi gabeko bideo bat eta guzti proiektatu zuen eraikina parkean nola integratuko litzatekeen azaltzeko”, azaldu du.
Eztabaida gunearen helburua bete zutela uste du Dominguezek: “Adituak eta adituak ez direnak bildu nahi genituen eztabaida gune berean; ez hierarkiak sortzeko, denok ikasteko eta irakasteko zerbait dugulako baino”.
Babestutako etxebizitzak
Eraikitako hirigintza ondarea babesteko legearekin ez dago guztiz gustura Dominguez: “Ez da batere erraza legeak zer babestu beharko lukeen eta zer ez zehaztea, baina agian hobetu daiteke”. Dominguezek uste du balore arkitektonikoez gain, bestelako faktore batzuk ere kontuan hartu beharko lituzkeela eraikitako hirigintza ondarea babesteko legeak: “Nire master amaierako lanean landu nuen, esaterako, Donostiako aniztasun kulturalak nola eragiten duen ondare kulturalean”. Uste du zein ondare babestu eta zein ez erabakitzeko orduan diziplina ugari eduki beharko liratekeela kontuan:?”Uste dut ikuspuntu arkitektonikoaz gain beste hainbat ikuspuntu ere aintzat hartu behar direla: besteak beste, antropologoena, soziologoena, eta parte hartze esparruan lan egiten dutenena”.