Txernobylgo sarraski osteko landareak
Anaïs Tondeur artistak Txernobylgo «esklusio guneetan» hazten diren landareekin herbario bat egin zuen. Erradiazio handia jasan duten landareek izandako trauma jaso eta erakutsi nahi duten 30 «izpigrama» dira, Chernobyl Herbarium erakusketan ikus daitezkeenak. Michael Marderren hausnarketa filosofikoek, natura eta mundua landareen ikuspegitik birpentsatzera gonbidatzen duten herbarioaren narrazioa lotzen dute. Ingurumen Baliabideen Etxean ikus daiteke erakusketa.