29 eskoletako 1.479 dantzarik hartu dute parte Kontxako barandako ekitaldian.
Barra klasikoaren erakustaldia Kontxan. (Argazkia: Twitter / Eneko Goia)Eneko Goia
Dantzaren Hilabetearen barruan -martxoaren 25etik apirilaren 30era-, Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteak hainbat jarduera antolatzen ari da egunotan; horietako asko, Donostian. Izan ere, gaur, barra klasikoaren erakustaldia egin dute Kontxako barandan, eguraldi ona lagun. 1997tik egiten dute, eta hilabeteko
ospakizun jendetsuena izaten da. Aurtengoan,
29 eskoletako 1.479 dantzarik hartu dute parte; 838, barra txikian, eta 641 heldu.
Apirilaren 1ean, berriz, Dantza Kalean ikuskizunaren 11. edizioa egingo dute, herritarrek dantzaz gozatu dezaten. Jazz dantza, garaikidea, klasikoa, neoklasikoa, euskal dantza, flamenkoa, hip-hopa eta ekialdeko dantzan lantzen dituzten koreograiak eskainiko dituzte elkarteko ikasleek. Arratsaldeko 17:30ean izango da.
Dantza Sariak apirilaren 29an banatuko dituzte Donostiako Udaleko Areto Nagusian (17:00), eta apirilaren 30ean, Dantzaren Nazioarteko Egunaren XXI. festa egingo dute Viktoria Eugenia Antzokian (19:30).