Errausketaren aurka, milaka lagun irten dira kalera; gaikako bilketa sustatzen jarraitu behar dela diote manifestariek.
Manifestazioa, Bulebarrean. (Argazkia: Noaua)
Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak deituta, milaka lagunek hartu zuten parte atzo arratsaldean egin zuten manifestazioan. Anoetatik abiatu, eta Donostiako kaleak zeharkatu zituzten, erraustegiaren kontrako aldarriak oihukatuz eta alternatiben alde eginez. Familiak, haurrak, jubilatuak, ekologistak, gazteak…. euriak ez zuen inor atzera bota, erakunde zein aldundiari mezu argi bat bota nahi baitzioten: “
Proiektua gelditu! Errausketarik ez! Alternatiba bai!“.
Bulebarrean irakurri duten mezuan,
argi utzi zuten errausketak osasunari, ingurumenari, lanari eta diru publikoari kalte egiten diola. Bada, horrelakorik ez dute onartuko. “Kutsadurak dakartzan ondorio larriak ezagutzen ditugu. Nola onartuko dugu erraustegi bat eraikitzea?”.
Euren ustez, hondakinak modu egokiagoan kudeatzea posible da: “2009tik hainbat udaletan gaikako bilketa sustatzeko ahalegin ugari egin dira, eta horretan sakontzen jarraitu behar da: horixe da errausketa saihestea ekarriko duen alternatiba”.