Amarakoak kalejiran joango dira Korrikara
Asteartean, apirilaren 4an, iritsiko da Korrika Donostiara, eta Amarara, 21:00ak inguruan helduko da tropela. Easo plazan elkartuko dira bizilagunak, Korrikarako giroa berotzen hasteko. Txorizoa eta sagardoa dastatu ahal izango dira, 19:30etik aurrera. Korrika iritsi aurreko egunetan ere hainbat jarduera egingo dituzte. Ostiralean, martxoaren 31n, Easo plazan elkartuko dira arratsaldean, bost eta erdietan. Korrikarako dortsalak egingo dituzte, txokolate jatea egingo dute, eta Korrika Txikia antolatuko dute. Triki poteoarekin bukatuko dute ostirala. Larunbatean, eguerdiko hamabietan, Eskola dantza taldeak dantza ikuskizun bat emango du. Ondoren, txorizo dastaketa egongo da.