'Rossiniren Errauskine' opera estreinatuko dute Opus Lirica eta Musikenek
Gipuzkoan hezitako musikari eta artistez osaturiko lehen opera da Rossiniren Errauskine. Maiatzaren 12, 13 eta 14ean Donostiako Viktoria Eugenia antzokian ikusi ahal izango da. Opus Lirica eta Musikeneren arteko lehen elkarlanaren emaitza da. Hain zuzen ere, Opus Lirica opera konpainiak pauso bat aurrera eman nahi du bertako artisten kalitatearen alde eginez.
Marife Nogales mezzosoprano andoaindarra, Haizea Muñoz soparano errenteriarra eta Lucia Gomez donostiarra izango dira operako protagonista nagusiak. Hiruak Musikeneko ikasle ohiak dira. Bestalde, Eszenografiaz Paolo Panizza italiarra arduratuko da, eta Eduardo Portal gazte izango da musika zuzendaria.
Maiatzaren 12an Opera Txiki ikuskizuna egingo dute, eskolako umeei zuzendurikoa. Bertsio didaktikoa izango da, eta Musikeneko ikasle eta ikasle ohiak diren orkestrakideak, artista nagusiak eta abesbatzako kide batzuk parte hartuko dute.
Sarrerak Donostia Kulturaren webgunean eskuratu daitezke.