'Tattoo Circus Euskal Herria' topaketak egingo dituzte Añorgan
Era guztietako jarduerak antolatu dituzte Firestone Lantegi Berreskuratuan, ostiraletik igandera.
Martxoak 31, ostirala
Espetxeen aurkako Tattoo Circus Euskal Herria topaketak egingo dituzte Añorgako Firestone Lantegi Berreskuratuan, ostiraletik igandera bitartean. Askotariko jarduerak antolatu dituzte errepresioari eta kartzelei aurre egiteko asmoarekin. Hala nola, hitzaldiak, ikuskizunak, antzerkia, musika, kabareta, Shibaria, piercingak, tatuajeak eta masajeak.
Hona hemen, hiru egunetako egitaraua:
- 19:00. Harrera ekitaldia.
- 19:30. Bunker-612 tragikomedia post-apokaliptikoa.
- 21:00. Afaria.
- 21:00. Bertsxortan ikuskizuna.
- 11:30. Zubieta edo burtsan kotizazten diren kartzelak hitzaldia. Dani Jimenez eta Joxe Larrañaga.
- 14:30. Bazkaria.
- 17:30. Patriarkatuaren itxiturak: kartzela gizonezko zuri bat solasaldia. Katia Relmberg eta Olatz Dañobeitia preso ohiak, eta Maria Ruiz antropologoa izango dira hizlariak.
- 20:30. Afaria.
- 21:30. Kabaret ikusgarria, Añorgako zineman. Sarrerak 5 euro balio ditu. Butho dantza, akrobaziak, flamenko poetikoa, …
- 12:00. Espetxe sukaldaritza: DIY edo zuk zeuk egin (Prison?Culinary Center).
- 14:30. Bazkaria.
- 17:00. ABZ/CIE-ak eta mundu-kartzela: migrazioak giltzapean hitzaldia. Cesar Manzanos eta migratzaileen aldeko ekintzaileekin.
- 19:00. Jimmy Muelles bakarlariaren kontzertua.
- 20:00. Itxiera ekitaldia.