Beste autodefentsa tailer bat egingo dute Amara Berrin
Amara Berri auzo elkarteak berriz egingo du emakumeentzako autodefentsa tailer bat. Joan den asteko tailerrean egon zirenak eta joateko aukerarik izan ez zutenak animatu nahi dituzte larunbat honetan egingo duten tailerrera joatera. Larunbatean, apirilaren 1ean, egingo dute tailerra, auzo elkartearen egoitzan (Marzelino Soroa plaza), 10:30ean. Interesa duenak eta parte hartu nahi duenak amaravecinos@gmail.com helbidera idatzi behar du. Izena emateko beharrezkoa da izen-abizenak eta telefono zenbakia ematea. Autodefentsa tailerra doakoa izango da.