(Argazkia: Batix Ezeiza)
Udaberria heldu zaigu! Egia da Donostiako klima ez dela oso fidagarria, urtarrilean 23 graduko giroa izan dezakegu eta abuztuan elurra. Baina halere, urtaroen ilusioak umorean eragiten digula ukaezina da. Gainera, aurreko astean, argindarra aurrezteko aitzakitan ordu aldaketa izan dugu (ez zait oso argumentu fidagarria egiten, energia enpresek bultzatutakoa dela kontutan hartuta). Arratsaldean argi ordu gehiago izateak denok kalera bultzatzen gaitu, eguraldiak laguntzen badu behintzat. Eta hala topatzen ditugu Donostiako ohiko txokoak, jendez gainezka.