Arantzazuko Ama ikastolako txikitxoak, lekukoarekin. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Korrika Martutenera iritsi baino lehen, euskararen lekukoa hartu dute auzoko txikiek. Izan ere, arratsaldeko lehen orduan, Korrika Txikia egin dute Arantzazuko Ama ikastolako haur eta gaztetxoek, auzoan barrena. Ikastolaren eraikin nagusitik atera dira ikasle helduenak, eta bidean aurrera egin ahala, lekukoa eskuz esku igaro da, parkera iritsi arte.
Lekukoak zekarren mezua irakurri dute parkean. Ondoren, guztiek elkarrekin Zirkorrikaren dantza egin dute, guraso guztiak begira zituzten bitartean. Bukatzeko, txokolate goxoa hartu dute.