Antiguako tunela igaro baino minutu batzuk lehenago euria hasi du, baina hori ez da aitzakia izan Kontxako pasealekutik ehunka lagun euskararen alde lasterka egiteko. Korrika indartsu sartu da Antiguan. Tunelaz bestaldean, Antiguako Gure Esku Dago taldea zegoen zain, beroketak eginda, lekukoa hartzeko prest. Handik, Matia kalera sartu da Korrika eta estutu behar izan da jende multzoa. Bertan, hainbat eragilek pasa diote lekukoa elkarri: Jakintza ikastolako bi ikasle, Auskalo, Antiguotarrak eta Antiguaotarrak kontsumo taldea, besteak beste. Ondoren, Añorgako bidea hartu du AEK-k antolatutako lasterketak.