Trintxerpe utzi eta Korrika Bidebietara abiatu den unea. (Argazkia: Inaxio Esnaola)
Arratsaldeko 18:30ak pasata sartu da
Korrika Donostian. Trintxerpetik Bidebietara etorri dira lasterkariak, eta aldapa zein errebuelta artean egin dituzte metroak. Pasaitik etorritako korrikalari mordoxka are gehiago hazi da Bidebietan egin duen ibilbidean. Haur, gazte zein helduek irribarre batekin egin diote ongietorria Korrikari Donostian.