Josetxo eta bere alaba Itsaso, lekukoaren zain. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Korrikak istorio txiki asko gordetzen ditu bere baitan, eta horietako bat gaur Altzan bizitakoa izan da. Josetxok bere alaba Itsasorekin eraman du lekukoa, 1.237 kilometroan, euren izenean baitzuten zati hori. AEK-ko ikaslea izan zen Josetxo, eta 50 urte bete berri ditu. Aitzakia horrekin, era berezia ospatu du bere urtebetetzea, bere emazte Arantxak egindako opariari esker. Gainera, bere lehen euskara irakaslearen eskutik jaso dute lekukoa aita alabek, eta eskutik helduta egin dute bidea. Zorionak, Josetxo!