Egia, Loiola eta Txomin Eneako bizilagun asko iritsi dira Martutenera. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Egia, Loiola eta Txomin Eneako bizilagun askok jarraitu dute Korrikarekin Martuteneraino gutxienez. Horrela, jendetza igaro da hankak astinduz zein bizikletaz Martutenetik, eta auzoan biratxo bat eman ostean, Loiola aldera zuzendu dira berriro ere.
Korrika atzerapenarekin iritsi da Martutenera, eta itxaronaldia arinagoa egiteko, trikitixak eta panderoak astindu dituzte auzoko gaztetxoek, auzoan barrena kalejira eginez.