Altzako VII. Bertsopaper lehiaketan lanak aurkezteko epea zabalik dago
Parte hartu nahi dutenek bertso sorta bat egin beharko dute, gai eta neurri librean.
Altzako bertsozaleak eta Altzania elkartearen laguntzarekin, Altzako VII. Bertsopaper lehiaketa antolatu du Bizarrain Euskara Elkarteak. Parte hartu nahi dutenek bertso sorta bat egin beharko dute, gai eta neurri librean. Sorta bakoitzak gutxienez hiru eta, gehienez, zortzi bertso izan beharko ditu.
Lanak aurkezteko epea maiatzaren 3ra arte dago zabalik. Idatzitako bertsoa bizarrain@altza.net posta elektronikora bidali daiteke, edo Casares kultur etxean (Darieta bidea, 1) eskuz utzi. Erabaki bat maiatzaren 6an hartuko dute, Altzako XVII. Bertso Asteko bertso bazkarian.
Saridunek tableta digital bat eta Altzako baserrietako produktuez osatutako otarra jasoko dute. Altzako onenarentzat, berriz, otarra eta Antton Mendizabalek egindako Lau Haizetara izeneko eskultura.
Informazio gehiagorako: Oinarriak eta 605 73 28 45 telefono zenbakia.