Aitor Olaizola euskal preso donostiarra aske geratu da
Aske Gunean atxilotu zuten Aitor Olaizola eta sei urteko espetxe zigorra beteta gelditu da aske. Segiko kide izatea leporatuta kartzelatu zuten. Atzo goizean irten zen Darocako espetxetik eta ongietorria egin zioten Parte Zaharreab,
Donostiako Harekin batera beste bost gazte atxilotu zituzten: Oier Lorente, Mikel Arretxe, Egoi Alberdi, Adur Fernandez eta Ekaitz Ezkerra. Nahikari Otaegi gaztea astebete beranduago espetxeratu zuten.
Jakinarazi dutenez Aske Gunean atxilotutako Adur Fernandez eta Oier Lorente datozen egunetan geldituko dira aske.