Ibiltariaren Astea egingo dute Intxaurrondon
23. aldiz egingo dute aurten Ibiltariaren Astea Intxaurrondon apirilaren 24tik 28ra. Haizalde Elkartearen laguntzarekin batera, Donostia Kulturak antolatu du jarduera. Auzoan sortu eta garatu da egitasmoa.
Ibiltariaren Astearen helburu nagusia errealitate ezberdinak gerturatzea da, horretarako, hainbat herrialdeetara gerturatzen dira bidaiatzeko modu diferenteak erabiltzen dituzte: “Nahiz eta edizio bakoitzean kontinente guztietara iristea izan den gure helburua, ez dugu beti lortu”.
Hogeitahiru urtez astebetean munduko gertakizun eta istorioak gerturatzen dira Intxaurrondora. Saio guztiak doakoak dira eta 20:00etan izango dira Intxaurrondoko kultur etxean.
Egitaraua
Apirilak 24, astelehena.- Biziminez. Estatu Batuak. Josu Izuetaren eskutik (euskaraz).
Apirilak 25, asteartea.- Iragana eta etorkizuna. Japonia. Aitor Casadoren eskutik (euskaraz).
Apirilak 26, asteazkena.- Cuatro por el mundo. Julio Santosen eskutik (gaztelaniaz).
Apirilak 27, osteguna.- Australia bizikletaz. Australia. Idoia Pagadizabalen eskutik (hitzaldi elebiduna)
Apirilak 28, ostirala.- Zaporeak biziz 2015. Etiopia. Felix etxeberriaren eskutik (gaztelaniaz)
Apirilaren 28ra arte Refugiados erakusketa dago ikusgai.