Gerra, bortxa eta giza eskubideak hizpide San Telmo Museoan

jardunaldiakGerra, Bortxa eta Giza eskubideak izeneko zikloa egingo dute apirilaren 26tik 28ra San Telmo Museoan. Bertan izango dira Sam Naïr, besteak beste, soziolagoa, politologoa eta migrazio-mugimenduetan aditua; Jutta Weber, Komunikabideen teorialaria eta adimen artifizialean, robotikan eta genero ikerketan aditua; eta Sophie Bessis historialaria, kazetaria, eta Afrikar eta arabiar munduan emakumeen egoerari buruzko aditua.

Hiru jardunaldietan aipatutako adituan Watse Lans erakusketa aztertzen arituko dira: gerrak eta gatazkak, emigrazioa, emakumeei buruzko isiltasuna, esplotazio postkoloniala, lurren degradazioa… Hitzaldi guztiak 19:30etan hasiko dira eta aldibereko itzulpena egongo da.

Lehen saioa, apirilak 26: Jutta Weber.

Bigarren saioa, apirilak 27: Sophie Bessi.

Hirugarren saioa, apirilak 28: Sam Naïr.

Jardunaldien inguruko informazio guztia hemen.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend