Trinitate plazako auzo baratzearen lehenengo urteurrena ospatuko dute
Trinitate plazako auzo baratzeak urtebete beteko du aurten eta egitarau zabala prestatu dute larunbaterako. Iaz egin egin zuten baratzea EzDuguNon dinamikaren baitan eta handik egun gutxitara auzo baratzea desegin zuen udaltzaingoak, hala ere proiektuarekin aurrera jarraitu zuten. Goizeko 10:00etan hasiko dira jarduerak eta iluntzera arte iraungo du egitarauak.
Egitaraua
10:00.- Auzolana
10:30.- Haurrekin ekintzak
12:30.- Mahai ingurua: Donostiako baratza esperientziak
14:30.- Bazkaria eta bingoa
18:00.- Pala apustua: Isasa II-Antsorena II eta Mendinueta II-Mendazona II
Lehengo urtean grabatu zuten bideoa.