Venezuelako Gobernuaren aurkako eta aldeko mobilizazioak egingo dituzte larunbatean
Venezuelako Gobernuaren kontrako mobilizazioa deitu dute larunbatean 18:00etan Alderdi Ederren. Mobilizazio horren aurrean, kontrako aldarria egiteko asmoz aurkako mobilizazioa deitu dute Askapenak eta Ernaik ordu eta leku berean iraultza Bolibardarraren alde.
“Jar gaitezen aurrez aurre eta iraultzak Euskal Herriko langilearen babesa duela argi utzi!”, azaldu dute Askapenak eta Ernaik. Gipuzkoan dagoen Venezuelako bizilagunen elkarteak berriz, “demokrazia eta askatasuna” defendatzeko gobernuaren aurkako mobilizaziora gerturatzeko deia egin du.