Zuhaitz batzuen mozketa geldiaraztea lortu du Egia Bizirik auzo elkarteak
Bilera bat egingo bertako bizilagunekin astelehenean, eta sinadurak bilduko dituzte udaletxean aurkezteko.
Eguzki talde ekologistak, eta Haritzalderen Lourdes Txikiko salaketarekin ere bat egin zuen. Bada, Egian beste mozketa bat egiteko asmoa zegoela jakinarazi dio Egia Bizirik auzo elkarteak IRUTXULOKO HITZAri.
“Auzoan, ur zikinen sarea konpontzeko lanak abian dira, eta urtebetez iraungo dute. Horren harira, bilera bat izan genuen udalarekin, eta obrek irauten zuten bitartean, behin-behineko aparkaleku bat egingo zutela esan ziguten, Lauaizeta ikastolaren ondoan, inguru hori asfaltatua zegoelako. Baina atzo jakin genuen Maria Reina eskola eta Polloe artean dagoen berdegunean makina batzuk zeudela, eta udalak asmoa zuela hango zuhaitzak moztu eta bertan parkina egiteko”, azaldu dute auzo elkartekoek.
Intxaurrondoko Mons pasealekuan bost gurbitz eta ezki bat moztu dituztela salatu zuen duela egun batzuk