Hamar urteko bide mantso eta indartsua ospatzeko unea iritsi da
Doka antzokiak Dordoka Fest jaialdia egingo du larunbatean, Antiguako frontoian
Dokak, eta behar bezala ospatzeko Dordoka Fest jaialdia antolatu dute. Larunbat honetan, hemengo eta hango bina talde ariko dira zuzenean, Antiguako frontoian: Amparanoia, Siniestro Total, Skakeitan eta Rural Zombies. “Larunbatekoa abiapuntu bat izatea nahi dugu”, dio Eneko Aritza Yabenek, Doka antzokiko kudeatzaileetako batek. Mikel Roman eta Ekain Ormazabalekin batera, aretoaren hirukoa osatzen dute. Izan ere, aurten hasita, urtero jaialdi bat egiteko asmoa dute.
2007tik hona garai onak eta ez hain onak bizi behar izan ditu Doka antzokiak. Horrela ere, hamarkada bat irautea eta aurrera egitea lortu dute. “Dortokak bezala, mantsoak gara, baina oskol gogorrekoak”, adierazi du Yabenek. Festibalerako hautatu duten izenak badu bere esanahia, beraz.
Hasieratik, Antigua auzoaren babesa sentitu dute, eta larunbatekoa emandako laguntzari esker ona adierazteko oparia da. Dokako kudeatzaileekin hitz egin du IRUTXULOKO HITZAk, eta ostiraleko astekarian erreportajea irakurri ahal izango da.
Maiatzean hamar urte bete ditu