Sukaldaritza ikastaro praktikoa egingo dute Amaran
Sukaldarien teknika bereziak ikasi nahi dituzu? Amaran sukaldaritza ikastaro praktiko bat emango dute hurrengo astean, maiatzaren 16an (asteartea). Arratsaldez egingo dute, 19:00etatik 22:00etara. Arrai zopa, haragiz beteriko piperrak pikillo saltsan eta intxaur-saltsa prestatzen ikasiko dute. Amarako Donosti Berri elkartean egingo dute ikastaroa (Osasun iturria, 1)
Asier Okariz sukaldariak emango du ikastaroa eta Zuk Jan-ek antolatzen du. Izena emateko eta zalantzak argitzeko, idatzi zukjankurtsoak@gmail.com helbidera edo deitu 688862572 telefono zenbakira. Ikastaroan izena emateko 20 euro ordaindu behar dira.