Bidezko merkataritza izango dute aldarri Bulebarrean
Bidezko merkataritzaren nazioarteko egunaren harira, hainbat jarduera egingo dituzte bihar, Donostiako Bulebarrean. Zehazki, erlojuaren inguruan azoka jarriko dute, eta bertan, produktuak dastatu eta erosi ahal izango dira. Bestalde, egitarau zabala prestatu dute. 11:00etan trikitilariak izango dira, 12:00etan lankidetza jolasak, 12:30ean Tarpuy rol jolasa, eta 13:30ean batukada.