Dantza garaikidearen oraina
Gipuzkoako Dantzaguneak eta Donostia Kulturak elkarlanean, Urrats bat aurrera, Gipuzkoako dantza garaikidearen oraina erakusketa antolatu dute. Gipuzkoako dantza garaikidearen oraina azaleratzea du helburu. Erakusketa argazkiz eta testuz osatuta dago, eta irekita egongo den denbora tartean bideo bat egingo dute. Erakusketa maiatza bukaerara arte dago ikusgai Egiako kultur etxean. Astelehenetik ostiralera bisitatu daiteke 10:00-14:00 eta 16:00-21:00 artean.