Oso Fan bikoteak lehen diskoa argitaratu du
Giorgio Bassmati eta Oriol Flores musikariek osatzen dute taldea
Donostiako Oso Fan taldeak 21′ 44” izeneko lehen diskoa argitaratu du. Giorgio Bassmattik (ahotsa eta gitarra) eta Oriol Floresek (bateria) osatzen dute banda. Duela bi urte sortu zuten euskarazko folk eta pop abestiak egiteko. Estreinako diskoak sei kantu ditu, eta Berako MIK estudioan grabatu dituzte Xabier Erkizia ekoizlearekin.
Maiatzaren 20an Donostiako Olatu Talkaren jaialdian izango dira jotzen.