Iazko urte seinalatuaren ondoren, hiriko areto pribatu eta publikoen iritzia jaso du IRUTXULOKO HITZAk
Joseba B. Lenoir Gang taldea, Le Bukowski aretoan. (Argazkia: Juan G. Andres)
Donostia 2016 Kultur Hiriburutzaren ostean, zuzeneko musika eskaintzaren egoera nolakoa da? Galdera horri erantzuteko, hiriko areto pribatu eta publiko hainbatetako arduradunekin hitz egiteko aukera izan du
IRUTXULOKO HITZAk. Hala nola, Egiako Dabadabako Alex Lopezekin, Antiguako Doka antzokiko Mikel Romanekin eta Donostia Kulturako Jon Aizpuruarekin. Bakoitzari atzera begira jartzeko eskatu, eta iazko urte seinalatuaren inguruko iritzia eskaini digute.
Bestalde,
autogestioaren bidez kontzertuak antolatzen dituzten guneekin ere hitz egiteko aukera izan dugu. Hain zuzen ere, Mogambo, Guardetxea eta Txondorra aretoetako ordezkariekin. Beraien iritzia ere jasotzea ezinbestekoa da egoera behar bezala ezagutzeko.
Azkenik, Donostiako musika eszena hurbiletik bizi duten
bost adituri hiruna galdera egin diegu. Zeintzuk ote dira?