Kultur Hiriburutzaren balorazioa aurkeztu dute. (Argazkia: Donostia 2016)
Erakunde independeenteek Donostia 2016 Kultur Hiriburutza aztertu dute eta oro har
balorazio positiboa egin dute, nahiz eta hainbat zailtasun izan dituela nabarmendu duten:
“Berritzailea, arriskatua eta ausarta izan da”.
Donostia 2016ren ebaluazio transbertsala LKS kontsultariek eta Prospektiber enpresak egin dute, Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) eta Mondragón Unibertsitatearen (MU) parte hartzearekin. Horren bidez, 2013ko abenduan onetsi zen Fundazioaren plan estrategikoan jasota dauden helburuak zer mailataraino bete diren neurtu da.
Nabarmena dute Kurtur Hiriburutzaren proiektua garatu eta gauzatzeko kontrako testuinguru bati aurre egin behar izan zaiola. “Krisi ekonomiko sakon»ak baldintzatutako testuinguruan, ia erdira jaitsi zen aurrekontua: Donostiaren hautagaitza martxan jarri zenean kalkulatzen ziren 89 milioietatik azkenean exekuzioan erabili diren 49 milioietara. Txostenak dioenez, «ideia sortu zenean zehaztutako baldintzak eta gauzatzeari dagozkionak ez datoz bat oinarrian”.
“Balorazio positiboena” jaso duten elementuen artean dago parte hartu duten eragile kulturalen arteko elkarlana. Elkarrekin lan egiten ikasteko alderdi hori funtsezkoa izan da Hiriburutzaren planteamenduan, eta
Elkarrekin bizitzeko kulturaren programaren eduki ia guztietan ageri da.