(Argazkia: Museum Cemento Rezola)
Ikono baten eraikuntza. Haizearen Orrazia erakusketa ikusgai dago Añorgako Museum Cemento Rezolan. Erakusketako protagonisten ahotsek, prozesu oso baten pauso guztiak kontatzen dituzte. 1968an hiritar talde batek Eduardo Chillida eskultoreari omenaldi bat egin ziotenetik, 1977an bukatu zuten arte. Erakusketak proiektua bere osotasunean jasotzen du. Dokumentuak, planoak, argazkiak eta marrazki originalak ikus daitezke.