Bazkarian ehun lagun inguru elkartu dira, eguzkipean. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Jaien aldeko apustua egin dute Morlansko bizilagun berriek, auzoko etxe zaharretako bizilagunekin batu eta auzoari giroa eman nahian. Horrela, ia hasieratik dituzte jaiak, eta, aurten, eguzkipean ari dira gozatzen. Ostiralean eman zieten hasiera festei, faroltxoaren piztearekin eta danborradarekin. Asteburuan ere jaiez gozatzen ari dira: umeen jolasak, patatak errioxar erara prestatzeko lehiaketa, bazkaria…
Dianarekin esnatzeko asmoa dute igandean, pijama gosaria egiteko, 10:00etan. Plaza dantzez gozatu eta sagardoa dastatzeko aukera egongo da gero, 12:00etan. Arratsaldean, apar festa egingo dute, eta, 18:00etan, Big Band kontzertua.
Jaietan egon da IRUTXULOKO HITZA eta irudi bilduma bat osatu du.