AB Krosa izan dute hizpide Amara Berri Telebistan
Amara Berri telebistan auzoko AB Krosari buruz hitz egin dute, baita egunkarian ere. Izan ere, Amara Berri ikastetxeko haurrek egunkaria argitaratu eta telebista saio bat egin ohi dute, eta ikasleek euskararen aldeko lasterketari eskaini diote saio eta orrialde bana.