Lourdes Txikin zuhaitz gehiago moztu dituztela salatu du Haritzaldek
apirilaren 26an egin zuten lehen salaketa, zuhaitz mozketa “basatia” egin zela salatuz–. Azaldu du zuhaitzak botatzeko lanak umeak eskolan zeudela egin direla: “Berriro ere umeak eskolan zeudela makina astuna, arrastradorea, maldan gora eta behera ibili da. Badirudi segurtasunak orain ez duela lekurik segurtasunaren izenean agindutako triskantzan”. Elkarteak dio Udalaren Ingurumen Departamenduaren irizpideen aurka eta Gipuzkoako Foru Aldundiko inolako baimenik gabe ekin diotela lanari, eta horregatik gelditu dituztela berriz lanak.
Salatu du Enrique Ramos zinegotzia gezurretan ari dela: “Hirigintza zinegotzia gezurretan aritu zitzaigun eta lanak ez zeudela geldituta adierazi zuen. Beharbada Enrique Ramosek berak hasteko agindua eman du. Hala balitz, oraindik larriagoa irudituko litzaiguke, jarrera egoskor bezain despotaren seinale bailitzateke. Edozein kasutan ere, ez zaigu serioa iruditzen orain, gerora, lursailaren jabeei malda egonkortzeko plana kontrata ditzaten eskatu izana. Lehenbizi zuhaitz guztiak moztu eta mendia suntsitu eta gero egonkortasuna bermatzeko zer egin pentsatzeko agintzea ere!”.
Atzoko mozketan agindutako 50 metroko segurtasun gerria finkatu gabe zegoela dio Haritzaldek, eta zuhaitzak bere kaxara mozten aritu direla, harik eta berriro mozketa Gipuzkoako Foru Aldundiak lanak eten dituen arte.
Lourdes Txikin gertatutakoaren ondorioz, Haritzaldek honako eskaerak egin ditu: zuhaitz mozketa etetea, pistak lehengoratzea eta, neguan, lursaila birlandatzea bertako zuhaitzekin. Lourdes Txikiko lursailak zuen babes mailari eustea. Ingurumen Fiskaltzak balizko delituak ikertzea. Donostiako Udalak zein Gipuzkoako Foru Aldundiak jabeari zigor eredugarriak ezartzea. Enrique Ramosen berehalako dimisioa edo hura kargutik kentzea.
Haritzalde Naturzaleen Elkarteak salatu du atzo goizean dozena erdi zuhaitz bota zituztela Lourdes Txikin –