Emakumeen begirada komikietan
Emakume komikigileen historia eta istorioak berreskuratzea du helburu Begiradak komikietan: emakumeen komikiak eta komiki feministak erakusketak. 15 panelez osaturik dago, eta tartean daude begiradei buruzkoak, komiki feministaren ingurukoak eta egile ezberdinen lanak biltzen dituztenak. Lan original batzuk markoarekin daude, eta erakusketa biribiltzeko bideo labur bat ere ikus daiteke. Koldo Mitxelenako Komikigunean dago ikusgai ekainaren 16a bitarte.