Ekainaren 10ean Bilbora joateko deia egin du Gure Esku Dagok
Ekainaren 10ean Bilbon egingo duten erabakitzeko eskubidearen aldeko egitasmoan parte hartzera animatu nahi ditu herritarrak Donostiako Gure Esku Dago plataformak. Horregatik, Euskal Herriko hainbat herritan bezala, mosaikoa egin dute Bulebarrean galdera ikurra irudikatuz.
“Urteotan olatuz olatu eta herriz herri pilatutako borondateek eta konpromisoek bat egingo dute Bilbon egun horretan, mezu bat zabaltzeko lau haizetara: euskal herritarrok prest gaude erabakitzeko“, azaldu dute. Egun berean aurkeztuko dute ‘Hiritarron Ituna’ ere. Itun horretan, Euskal Herrian erabakitzeko eksubidearen inguruan gaur arte lortutako adostasunak eta erabakiak jaso nahi dituzte.