Joan den asteburuan egin zuten lehen hitzordua. (Argazkia: Oasislab Herrera)
Oasislab Herrera izeneko jarduera abiatu zuten joan den astean. Auzoa biziberritzen ari dira, Herrerako bizilagunek beraiek egindako proposamenekin; eta, horretarako, metodologia kolaboratibo bat erabiltzen ari dira.
Asteburuan lanari ekingo diote. Batetik, Arrobitxulon auzolana egingo dute, larunbatean eta igandean, 11:00etatik 19:00etara. Bestetik, azoka txiki bat egingo dute topoaren plazan, igandean, 10:30etik 14:00etara. Bildutako dirua Markel Txapeldun dinamikara bideratuko dute. Hala, elkarlana sendotuko dute bizilagunen artean.
Emanhar Elkarteko Blanca Caballerorek proiektuaren berri eman dio IRUTXULOKO HITZAri, eta gaiaren inguruko erreportajea argitaratuko du ostiraleko astekarian.