Dantzariak, Intxaurrondoko San Joan bezperan. (Argazkia: Ipar Haizea elkartea)
Intxaurrondoko jai batzordeak antolatuta,
dantza ikastaro bat egingo dute, San Joan bezperan suaren inguruan dantzatzeko. Astelehenean, ekainak 5, hasiko dituzte entseguak,
19:00etan, eta
astelehen eta asteazkenero bilduko dira, ordu berean,
Bernart Etxepare plazako Euskararen Plaza lokalean.
Horretaz gain,
Festara abesbatza herrikoiaren entseguak ere abiatuko dituzte astelehenean, ekainak 5, dantzako egun eta leku berean, baina
20:00etatik 21:00etara.
Hala, ekainaren 23 eta 24an jai giroa izango da nagusi Bernart Etxepare plazan, eta bertan parte hartzera gonbidatzen dituzte herritar guztiak.