(Argazkia: Batix Ezeiza)
Megapixelak, erresoluzioa, formatua, kolore-espazioa; distantzia fokala, irekiera, obturazio abiadura, sentsore mota, sentsibilitatea; kamera markak, objektibo motak, flashak, memoria txartelak, edizio programak, sistema operatiboak.
Argazkilaritza teknifikatzeak eta teknologizatzeak zoratzen gaitu. Zenbat eta teknologia hobea izan eskuen artean, orduan eta argazkilari hobea naiz. Adituagoa.
Baina hara non topatzen ditugun pospolo kaxa batekin, lata zahar batekin ala zapata kaxekin irudi zoragarriak egiten dituztenak. Nagore Legarreta eta bere lata hau, kasu.
Demagun teknologiak ez duela guztia egiten. Demagun.