Udal Gobernuari azaldu dizkiogu auzoko arazo nagusiak eta horietarako konponbideak proposatu
Maiatzaren 22an PZB auzo elkarteak bilera garrantzitsua izan zuen Donostiako Udalaren arduradun nagusiekin. Bileran auzotarron bizi-kalitatea eta osasuna kaltetzen duten eragile nagusiak jarri genituen (berriz ere) mahaia gainean; eta arazo horietarako konponbideak exijitu eta proposatu egin genituen. Hona hemen bileran landu ziren gaiak eta egin genituen proposamenak:
- Zaratak, gaueko aisialdiak eragindakoa bereziki
- Espazioa Publikoaren gehiegizko okupazioa
- Terrazen neurriz kanpoko erabilera (espazioa eta ordutegia)
- Masifikazio turistikoa
- Mugikortasuna
- Zaborren kudeaketa eta Garbitasuna
- Ondarearen zaintza
- Auzorako eta auzotarrontzako ekipamenduak
- Hiri-antolamendurako Plan Orokorra eta Plan Bereziak
Finean, bileran honakoa hauek planteatu genituen
· Parte Zaharra biziberritzeko plan integrala premia-premiazkoa da
· Espazio Publikoaren gehiegizko esplotazioari, betiko komertzioaren desagertzeari turismoren masifikazioari aurre egiteko neurri eraginkorrak hartu behar dira; jada, ezin da esku hartzea atzeratu
· Udaleko zenbait talde politikok egungo araudia (terrazen kasuan, esaterako) “malgutzeko” (gain esplotazioa areagotzea errazteko) egin dituzten proposamenek ikara eragiten digute. Horiek baztertu eta premia-premiazkoa da neurriak hartzea honako hauei aurre egiteko: gaueko aisialdiak sortutako zarata, pisu turistikoen deskontrola...
Eta proposamen zehatz hauek egin genituen:
- Ostalaritza sektorea bere onera elkartzekoa, ikushemen
- Zarata eta bibrazioei buruzko araudi berrian aintzat hartzekoak, ikus hemen
- Pisu turistikoen arautzeko proposamenak, ikus hemen
Maiatzaren 22an PZB auzo elkarteak bilera garrantzitsua izan zuen Donostiako Udalaren arduradun nagusiekin. Bileran auzotarron bizi-kalitatea eta osasuna kaltetzen duten eragile nagusiak jarri genituen (berriz ere) mahaia gainean; eta arazo horietarako konponbideak exijitu eta proposatu egin genituen. Hona hemen bileran landu ziren gaiak eta egin genituen proposamenak:
- Zaratak, gaueko aisialdiak eragindakoa bereziki
- Espazioa Publikoaren gehiegizko okupazioa
- Terrazen neurriz kanpoko erabilera (espazioa eta ordutegia)
- Masifikazio turistikoa
- Mugikortasuna
- Zaborren kudeaketa eta Garbitasuna
- Ondarearen zaintza
- Auzorako eta auzotarrontzako ekipamenduak
- Hiri-antolamendurako Plan Orokorra eta Plan Bereziak
Finean, bileran honakoa hauek planteatu genituen
· Parte Zaharra biziberritzeko plan integrala premia-premiazkoa da
· Espazio Publikoaren gehiegizko esplotazioari, betiko komertzioaren desagertzeari turismoren masifikazioari aurre egiteko neurri eraginkorrak hartu behar dira; jada, ezin da esku hartzea atzeratu
· Udaleko zenbait talde politikok egungo araudia (terrazen kasuan, esaterako) “malgutzeko” (gain esplotazioa areagotzea errazteko) egin dituzten proposamenek ikara eragiten digute. Horiek baztertu eta premia-premiazkoa da neurriak hartzea honako hauei aurre egiteko: gaueko aisialdiak sortutako zarata, pisu turistikoen deskontrola…