Donostiako hizkuntzen erabilera irizpideak aurkeztu dituzte
Euskararen normalizazioa eta eleaniztasuna sustatzeko dokumentua argitaratu du Euskara Zerbitzuak
www.donostia.eus eta www.donostiaeuskaraz.eus webguneetan izango da eskuragai. Nolanahi ere, helbide honetan irakurri eta gorde daiteke.
Euskara, gaztelania, frantsesa eta ingelesa dira Donostiako lau hizkuntza nagusiak. Lehen biak ofizialak dira, eta beste biak hirian maiz entzuten direnak. Hizkuntzen Erabilera dokumentuak lau hizkuntzen elkarbizitza orekatua eta ordenatua bermatzeko jarraibideak ematea du helburu.
Donostiako Udaleko Euskararen Kontseilu Sektorialak landu du dokumentua, eta Euskara Zerbitzuak argitaratu du. Euskararen normalizazioa eta eleaniztasuna sustatzeko baliagarria izango dela adierazi du Miren Azkarate Euskarako zinegotziak.
Donostiako Udaleko Euskararen Kontseilu Sektoriala, hiriko hainbat alorretako eragileek osatzen dute. Hala nola, euskalgintza, merkataritza-ostalaritza eta alderdi politikoak. Lan taldearen parte dira ere Donostia Turismoa, Donostia Kultura eta Donostia 2016. Dokumentua gero eta hizkuntza gehiago erabiltzeko osatu dute, hala udalea nola bere entitate autonomoetan. Halaber, entitate, establezimendu zein hiritar askori zuzendurikoa da.
Lau hizkuntzatan argitaratu du Euskal Zerbitzuak. Paperean, oraingoz, 500 ale argitaratu dituzte (euskarazko eta gaztelaniazko bertsioetan). Formatu digitalen, lau hizkuntzetan,