Hainbat lagun aritu dira labirintoa egiten.
Egia Hezitzaile egitasmoaren baitan
labirinto bat jarriko dute asteazkenean
Atotxa plazan. Haurrak auzoan seguru eta gustura ibili ahal izateko helburuarekin sortu zuten Egia Hezitzaile egitasmoa auzoko hainbat eragilek. Haurrekin hitz egin eta guneak euren beharretara egokitu nahi dituzte.
Haurrek auzoan laberintu bat egiteko nahia erakutsi zuten, eta, azkenik, labirintoaren montaketa lanak bukatu ostean bihar jarriko dute Atotxa plazan. Goizean eta arratsaldean arituko dira muntatze lanetan.