Nola izan erreferente euskarazko komunikazioan?
Nola izan erreferente euskarazko komunikazioan? izeneko mintegia antolatu du Bagera elkarteak ekainaren 13an San Telmo Museoan 18:30etik 20:30era. Hainbat gai izango dituzte hizpide: “Asko gara komunikazioaren eremuan euskaraz ari garenak, baina lortzen al dugu erreferente izatea? Zer behar dute komunikazioaren eremuan euskaraz dabiltzanek erreferente izateko Donostian? Zertan izan nahi dugu erreferente? Zeintzuk dira erreferente izateko gakoak? Zer da egin behar dena?”
Mintegia bi zatitan banatuko da: adituekin mahai ingurua eta ideiategia. Adituen mahai inguruan honakoek hartuko dute parte: Nerea Lizarralde (Irutxuloko Hitzako koordinatzailea), Iñigo Fernandez Ostolaza (Publizitatea, marketina, komunikazioa eta kultura), Nerea Azurmendi (DVko kazetaria), Lander Arretxea (Hiru Damatxo ideia faktoriako kidea) eta Aiora Mujika (Sare Sozialetako Youtuberra). Moderatzailea Ane Fernandez. Ondoren, lan taldeetan banatu eta entzundako informaziotik abiatuta ideiategia egingo da.
Izen ematea bagera@bagera.eus helbidean edo 943005074 telefono zenbakira deituz egin daiteke.