Labirinto bat jarri dute Atotxa plazan
Egia Hezitzaile egitasmoaren baitan labirinto bat jarri dute Atotxa plazan. Haurrak auzoan seguru eta gustura ibili ahal izateko helburuarekin sortu zuten Egia Hezitzaile egitasmoa auzoko hainbat eragilek. Haurrekin hitz egin eta guneak euren beharretara egokitu nahi dituzte.
Haurrek auzoan laberintu bat egiteko nahia erakutsi zuten, eta, azkenik, labirintoaren muntaketa lanak bukatu ostean atzo jarri zuten Atotxa plazan. Goizean eta arratsaldean arituko ziren muntatze lanetan eta dagoeneko bizilagunek erabili eta gozatu ahal izateko moduan dago.