Euskaraz erreferente izateko komunikazio ereduaz solasaldia
Nola izan erreferente euskarazko komunikazioan? mintegia egingo du Bagerak hilaren 13an San Telmo Museoan (18:30-20:30). Lehenik, mahai-ingurua egingo dute Nerea Lizarralde (Irutxuloko Hitza), Iñigo Fernandez Ostolaza (Publizitatea), Nerea Azurmendi (Diario Vasco), Lander Arretxea (Hiru Damatxo) eta Aiora Mujika youtuberrarekin. Ondoren, taldetan banatuta hausnartzeko tartea hartuko da.