'Morlans: soluzioa orain!'
Bertakoen aparkatzeko bereizgarria edo TAO tasa ordaintzen dugun Morlans zaharreko bizilagunak oso haserre gaude, inguruan hasi dituzten lanen ondorioz aparkalekurik gabe gelditu garelako. Gutako batzuek arazoa konpontzeko eskaera egin dugu udaletxean, baina ez dugu erantzunik jaso, eta astebete luze daramagu ordaintzen dugun zerbitzua erabiltzerik gabe.
Horregatik, zera eskatzen diogu udalari: bertakoentzat gorde ditzatela Morlanseko bigarren biribilgunetik lanak egiten ari diren eremuraino dauden aparkatzeko tokiak.
Martin Sarasua, Dorleta Gametxo, Esther Navarro, Susana Martiarena, Jose Manuel Gajate eta Luixa Reizabal, Morlansko bizilagun talde zabal baten izenean