Kurtso amaierako festa egingo dute Txondorra gunean
Ostiralean, hilak 16, kurtso amaierako festa egingo dute Egiako Txondorra gunean, 16:30etik 21:00etara. Urtean zehar ikastaroetan parte hartu duten hainbat ikaslek emankizun berezia eskainiko dute. Gitarra ikastaroetako ikasleek, berriz, kontzertua emango dute. Azkenik, Argazkilaritza eta Sormen tailerretako ikasleek ikastaroko liburu proiektuen aurkezpena egingo dute. Egitarauarekin batera, ez da edatekoa eta jatekoa faltako. Era berean, Txondorra gunea ezagutzeko egun aproposa izango da.