Mikel Laboaren omenezko kantaldia egingo dute Katan
Mikel Laboa 1934ko ekainaren 15 batean jaio zen Donostian. Ostegun honetan, bere urtebetetzea izango zen egunean, hainbat musikarik bere omenez kantatuko dute Egiako Kata tabernan. Beñat Antxustegi, Jon Horna, Olatz Salvador, Mikel Carton eta Unai Pelayo Pelax ariko dira kantuan, artista donostiarraren omenez. Bakarlari gisa ariko dira denak, eta bakoitzak pare bat abesti interpretatuko ditu. Emanaldia 20:30ean hasiko da, eta sarrera doan da.