Donostian ere galdeketa egin nahi dute
Euskal Herriaren estatus politikoaz herri galdeketak egiten ari dira herri askotan. 2014. urteaz geroztik 142 herritan antolatu dituzte kontsultak, eta 146.000 pertsona inguruk eman dute botoa. Donostian ere galdeketa egin nahi dute, eta talde bat lanean hasi da, Gipuzkoako hiriburuko herritarrei botoa emateko aukera emateko. Zubietan maiatzaren 8an egin zuten kontsulta.
Astelehenean (hilak 19), Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean, hitzaldi bat egingo dute, galdeketek orain arte egin duten bidea azaltzeko. Donostiako kontsultaren lan taldeko kide batek parte hartuko du, baita Gure Esku Dagoko Zelai Nikolasek ere. Gure Esku Dagoren ibilbidea eta Donostian galdeketa, zer? hitzaldia 19:00etan hasiko da, eta streaming bidez ikusteko aukera ere izango da.
Erlazionatutako edukiaZubietako herri galdeketak parte hartze handia izan du