Hainbat lagun bildu dira Bagera elkarteak antolatutako mintegian. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Asko gara komunikazioaren eremuan euskaraz ari garenak, baina lortzen al dugu erreferente izatea? Zer behar dute komunikazioaren eremuan euskaraz dabiltzanek erreferente izateko Donostian? Zertan izan nahi dugu erreferente? Zeintzuk dira erreferente izateko gakoak? Zer da egin behar dena? ez dira gutxi izan
Bagera elkarteak San Telmo Museoan antolatutako mintegian jorratu dituzte gaiak.
Nerea Azurmendi (El Diario Vascoko kazetaria),
Iñigo Fernandez (Publizitatean eta komunikazioan aditua),
Nerea Lizarralde (Irutxuloko Hitzako zuzendaria),
Aiora Mujika (y
outuberra) eta
Lander Arretxea (Hiru Damatxo ideia faktoriako kidea) aritu dira hizketan
Ane Fernandez moderatzailearen gidaritzapean.
Nork bere lekutik hitz egin du euskaraz eta komunikazioaz. Arretxeak azpimarratu du euskarak leku anitzak hartzea beharrezkoa dela:
“Euskarazko komunikazioa erreferente izateko, gauza erreferenteak egin behar dira euskaraz”. Uste du gai espezializatuak ere euskaraz jorratzeak lagunduko lukeela: “Musika elektronikoa gustatzen zaion pertsona bati aukera eman behar zaio gai horren inguruan euskaraz irakurri ahal izateko”. Bestalde, Arretxeak azaldu du sare sozialek abantailak badituzte ere, hainbat kalte izan ditzaketela: “Sarea neoliberalismo muturreko bat da. Aukera guztiak eskura daude eta merkatu horretan lehiakorra izateko beharrezkoa da jardun hori diru publikoarekin babestea”.
Egunkaririk salduena da El Diario Vasco Donostian, eta, oro har Gipuzkoan. Zergatik? erreferentziala izatea lortu duela uste dute gehienek, salmenta kopurua eta hedapena ikusita behintzat. Dena den, erreferentzialtasuna lortzeko gako bezala kalitatea aipatu dute behin baino gehiagotan mahai inguruan. Hori dela eta, Azurmendik honela galdetu du:
“Kalitateak egiten badu zerbait erreferente, zergatik ez da kalitatezkoena gehien saltzen den egunkaria?”.
Fernandezek berriz uste du produktua izan daitekeela espezifikoa, jeneralista, tokikoa….baina uste du zerbait egitekotan kalitatezkoa behar duela izan: “Gaizki egitekotan hobe ez egin”.
Uste du “erakargarritasuna” lortu behar dugula baina “eraginkortasuna” ahaztu gabe. Izan ere, uste du euskaldunok arazo handi bat daukagula
marketing kulturarekin. Bat dator horretan Lizarralde, uste du nork bere buruaren publizitatea egitea eta marka zabaltzea beharrezkoa dela, eta gaur gaurkoz ez dela egiten gaineratu du. Bestalde,
uste du kalitatezko edukiak egitea eta jendearen beharrak nola ase asmatzea izan daitezkeela erreferente izateko gakoak.
Mujikak Youtuberren ikuspegitik heldu dio, eta ideia argi bat bota du: “
Erreferenteak behar badituzu eta ez badituzu, ahalegindu zaitez zeu youtuber bihurtzen”.
Ostiralean erreportaje zabala argitaratuko du IRUTXULOKO HITZAk ‘Euskarazko komunikazioan nola izan erreferente?’ mintegian jasotako gako eta ideia nagusiekin.