Ondarreta hondartzako harriak. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Igande honetan, hilak 18,
Ondarretako harrien egoera ezagutzeko ibilaldi didaktikoa egingo du Donostiako Udaleko Ingurumen sailak. Loretopeko oinezkoentzako tuneletik abiatuko dira 10:00etan, eta Eduardo Chillidaren pasealekuan bukatuko da 12:00ak inguruan.
Edozein herritarrek parte hartu dezake ibilaldi didaktikoan, Ingurumen sailak adierazi duenez. Ondarretako harrien egoera eta inguruan izan duen bilakaera historikoa azaltzea du helburu jarduerak. Ibilaldira hurbiltzen direnek Aranzadi Zientzia elkarteko bi aditu izango dituzte bidelagun: Marko Sierra ingeniari agronomoa eta Jon Etxezarreta biologoa.