'Donostia, itsasoaren hiria' ikus-entzunezkoa osatu du Txema Ortizek
Ikus-entzunezko zirraragarriak egiteari ekin dio Txema Ortiz argazkilari nafarrak. Timelapse teknika erabiliz, eginak ditu lan batzuk, eta, oraingoan, Donostia 360 graduko irudietan jaso du: Kontxa, kaia, Zurriola, Kursaal… 4K kamera bat erabili du Donostia, itsasoaren hiria egiteko, eta hona hemen emaitza.
Txema Ortizen lan guztiak Vimeon ikus daitezke.